Ekoizpen faktoreak

Gizakien beharrizanak asetzeak, ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea eskatzen du. Horretarako, ekoizpen baliabideak eta eginiko ondasunak erabiltzea beharrezkoa da.

Faktoreak, enpresek bere ekoizte prozesuetan erabiltzen dituzten ondasun edo zerbitzuak dira. Faktore hauek ondasunak lortzeko konbinatu egiten dira, hau da, hainbat ondasun edo zerbitzu erabiltzen dira beste zenbait ondasun eta zerbitzu lortzeko. Hiru multzotan sailkatzen dira:

  • Lurra: lurretik ateratako baliabide guztien multzoa da. Faktore hau mugatua da, agortu daitekeena. Adibidez: petroleoa ateratzen duten herrialdeek, kontsumitzaile anitzengatik, agortu egingo dela dakite.
  • Lana: ekoizpen prozesuan parte-hartzen duen gizakien gaitasun fisiko eta intelektuala da. Oinarrizko ekoizpen faktorea lana da. Langileek, naturan ditugun lehengaiak hartu eta tresneria egokiari esker, hauek eraldatzen dituzte, beste prozesu batzuetarako egoki diren oinarrizko materia edo ondasun bihurtuz. Bi mota daude: eskulanak eta administrazio, antolakuntza eta ikerketa lanak. Eta ordainketak bi atal ditu: soldata eta onura.
  • Kapitala: eraikinak, lantegiak, makinak, tresneria eta ekoizpenean erabilitako gainerako baliabideak barneratzen ditu eta industria iraultzan eragin handia izan du. Hiru kapital mota daude:

Kapital fisikoa: ekonomian kapital hitzaren bidez adierazten da eta makinak eta eraikinei deritzo. Halaber, ekonomian inbertsioez ari garenean, benetako inbertsioa da, hau da makinen eta eraikinen pilaketa.

Giza kapitala: lanaren etekina areagotzen duten heziketa eta lan heziketak dira. Heziketaren gastuak, kapitalean eginiko inbertsioak dira. Gastu horiek, ekonomiaren ekoizpen gaitasuna areagotzen laguntzen dute, langile trebatuak gehiago ekoizten duelako.

Finantza kapitala: kapital fisikoa, bonoak edo akzioak erosteko erabilgarri diren fondoak izango dira.

 Kontsumo ondasunak, gizakien beharrizanak asetzeko dira, kapital ondasunak berriz, ez dira horretarako sortuak izan, beste ondasunak sortzeko baizik. Baliabide kopuru jakin bat, kapital ondasunak sortzeko erabiltzen badugu, etorkizunean beharrizanak aseko dizkigu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s