Sektore ekonomikoak

Ekonomia adar ezberdinetan zatituz sortzen dira sektore ekonomikoak. Halaber, sektore ekonomikoak azpisektore ezberdinetan zatitzen dira.

LEHENENGO SEKTOREA

Edozein herrialdetako ekonomiaren oinarrizko sektorea da. Naturak eskaintzen dituen produktuak lortzeko balio duten giza-jarduerak sartzen dira sektore honetan:  

NEKAZARITZA

Lehenengo sektorearen jarduera nagusia da, landan garatzen dena. Aintzinean, nekazaritza tradizionala zen, leku bakoitzeko klimari eta baldintza fisikoei egokituta zegoelako. Baina urteak pasa ahala, hori aldatzen hasi zen eta ereiteko teknika berriak asmatuz, nekazaritza modernizatu eta espezie gehiago eraitea ahalbidetu zuen. Horrek, salerosteko soberakina sortu zuen. Landa-gunearen barruan beste azpitalde batzuk daude ere:

  • Merkatuko nekazaritza: Produktuak merkatuan saltzen dituena da eta salmentak handitzea eta kostuak gutxitzea dira dituen helburuak, lanen mekanizazioaren, ekoizpena handitzearen eta salneurriak gutxitzearen bitartez.
  • Gaur egungo Mediterraneoko nekazaritza: nekazaritza mota hau lehorreko laboreak, labore ureztatuak eta negutegiko laboreak sortu behar izan ditu merkatuan sartzeko, egokitu eta teknika berriak sortzeko. Horrek, populazioa handitzea eta populazioak elikagai gehiago behar izatea sortu zuen.
  • Ezaugarri fisikoen arabera: Klimak nekazaritza-jarduera mugatzen du; zenbat eta euri gutxiago egin, orduan eta nekazaritza-jarduera gutxiago.
  • Eragile sozialen arabera:
  1. Pribatua: Jabeak, langileei ordaintzen die, lan egiteko.
  2. Kolektiboa: Komunitate batek lan egiten du.
  • Eragile ekonomikoen arabera:
  1. Polilaborantza: Paisaia aldatzen dute.
  2. Monolaborantza: Paisaia ez da aldatzen.
  • Eragile politikoen arabera: Estatuek, dirua ematen dute nekazaritzak hobetzeko.
  1. Nekazaritza erreformak: Lurraren banaketa hobetzeko.
  2. Landa garapenerako politika: Landa-gunea despopulatzeko, atzerapen ekonomikoa gelditzeko, edo jarduera batzuk bultzatzeko.
  • Teknologiaren arabera:
  1. Nekazaritzarako tresnen arabera.
  2. Baldintza naturalen aldaketen arabera.
  3. Landare espezien arabera.
  • Gaur egungo nekazaritza intentsiboa eta estentsiboa:
  1. Nekazaritza intentsiboa: Populazio ugari, jabegoa banatuta, lur gutxi, eta labore ugari.
  2. Nekazaritza estentsiboa: Populazio handirik ez, lur zabalak, eta labore gutxi.

ABELTZAINTZA

Abeltzaintza tradizionalak nekazaritza osatzen du iraupenerako ekonomian. Animaliak uztaren soberakinekin elikatzen dira eta lugorri-lurrak ongarriztatzen dituzte. Helburua komertziala izaten da, beraz, etekinik handiena ateratzen saiatzen da.

  • Abeltzaintza intentsiboa: Espazio txikia eta inbertsio ekonomiko handiak. Animaliak bertatik ateratzen ez badira estabulazio edo ukuiluratzeak dira, baina ateratzwn badira erdiestabulazioa deritzo.
  • Abeltzaintza estentsiboa: Gune zabalak eta diru inbertsio handirik ez.

Abeltzaintza Iberiar penintsulan: Iberiar penintsula ezaugarri fisikoen arabera zenbait gunetan banatzen da:

  • Gune ozeanikoan.
  • Euskal Herrian.
  • Gune litoralea.
  • Penintsulan.
  • Mediterraneo aldean.
  • Kanariar uhartean.

ARRANTZA

Itsasoan eta ibaietan dauden espezieak kontsumitzeko ateratzeari deritzo. Bi arrantza mota daude metodoaren arabera:

  • Arrantza tradizionala: Herrialde azpigaratuetan egiten ohi da, eta gehienetan, norberaren kontsumorako.
  • Arrantza industriala: Herrialde garatuetan egiten da, eta komertziorako izaten da.

Arrantza motak tokiaren arabera:

  • Itsasbazterreko arrantza: Hariak eta sare sendoak erabiltzen dira, eta lonjan saltzen dira.
  • Itsas zabaleko arrantza: Itsasontzi handiak eta teknologia aurreratua erabiltzen dituzte. Eta arraindegietan saltzen dituzte, izoztu ondoren.

Arrantzarako teknika modernoak, bi dira:

  • Arraste-arrantza: Sare handiek itsaso-hondoan aurkitzen duten guztia jasotzen dute. Deskarga elektrikoen bidez.
  • Akuikultura: Askeak diren espezieak hazteko eta ondoren ekoizteko erabiltzen dituzten teknikak dira. Bi motatako akuikulturak ditugu: intensiboa eta estensiboa.

BASO USTIAPENA

Zuraren mundu mailako ekoizpena oso herrialde gutxiren esku dago. Munduan basoa ustiatzeko era bi daude:

  • Baso autoktonoaren ustiapena: Basoak egoera naturalean eskaintzen duen aberastasuna aprobetxatzen da.
  • Basogintza: Basoak edo mendiak intentsiboki ereiteko zientzia da, denboran irauteko eta ekonomikoki ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

BIGARREN SEKTOREA

INDUSTRIA MOTAK

Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko produktu bihurtzen ditu.  

 Hiru indrustria mota daude:

  • Industria astuna: Produktu erdilanduak egiten ditu beste industria batzuek beren produktuak egin ditzaten. Adibidez, petrolio ustiategiak.
  • Hornikuntzarako Industria: Beste industria batzuek eskatutako produktuak egiten dituzte. Adibidez, trenbidetarako industria.
  • Kontsumorako industria: Sortutako produktuak publikoak dira. Adibidez, ehungintza industria.

MEATZARITZA

Lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, zuzenean lortzen dizkigulako mineralak, baina, bigarren sektorearen sektorearen barruan dago, industriak eraldatzen dituelako lehengaiak. Bi motatako meategi ustiapen daude:

  • Lur azpikoa: Oso garestia da, lur oso sakonetatik atera behar direlako mineralak.
  • Aire zabalekoa: Gainazalean metatuta dauden mineralak atera behar dira.

HIRUGARREN SEKTOREA

Populazioari zerbitzua eskaintzen dieten jarduera ekonomikoak, hirugarren sektoreko jarduerak dira. Hauek dira hirugarren sektoreko jardueren arloak: 

  • Enpresakoak.
  • Banaketa-zerbitzuak.
  • Sozialak.
  • Kontsumo-zerbitzuak.

ZERBITZUAK

Herrialde guztietan hiri-guneen ondoan kokatzen dira, batez ere oso espezializatuak direnak eta langile kualifikatuak. Zerbitzu motak:

  • Pribatuak: Enpresek ordaindutako zerbitzuak dira.
  • Publikoak: Zergen bidez ematen diren zerbitzuak dira.

GARRAIOA

Azpiegitura baten bidez, pertsonak, animaliak edo objetuak, airez, lurrez edo itsasoz leku batetik beste batera eramatea deritzo. Lau garraio bidenagusi daude:

  • Errepidez bidezko garraioa: Oso urrutirantz eraman behar ez diren pertsona, objetu edota animaliak garraiatzeko erabiltzen da.
  • Tren bidezko garraioa: Urrutira zein gertura doazen bidaiariak edo merkantzia erametko erabiltzen da, baina oso garestia da azpiegiturak mantentzea. Eta bi motatako tren nagusi daude; abiadura handiko trenak ( azkarragoak ) eta tren azkarrak ( motelagoak ) .
  • Itsaso eta ibai bidezko garraioa: Itsasontzien bidez garraiatzen dituzte pertsonak eta merkantzia. Eta gaur egun, merkantzia izan ohi da gehien garraiatzen dena itsasontziz. Zama handiko gauzak eramaten ohi ditu eta, nahiz eta merkea izan, motela da.
  • Aire bidezko garraioa: Bidaiariak eta merkantzia arinak eta tamaina txikikoak garraiatzen dira batez ere. Azkarrena eta seguruena da, baina hegazkinan joatea edo gauzak garraiatzea, oso garestia da.
IMG_1991

http://taquiamila.blogspot.com/2015_03_01_archive.html Hirugarren sektorearen «collage» bat da.

MERKATARITZA

Merkatuak produktuen salerosketak egiten diren tokiak dira. Merkataritza motak lau dira:

  • Merkatu presentzialak: Merkantzia guztiok ikusten dute, eta erosiko dutena kontsumitzaileak hartzen dute.
  • Merkatu birtualak: Ez dago agerian merkantzia, baina berdin erosten da.
  • Burtsa: akzioak eta obligazioak salerosten dira, eta pribatua da.
  • Erdi bideko merkatuak: Merkantzia pizka bat erakusten da, eta horrela, publizitatea lortzen dute produktu osoa saldu gabe.

TURISMOA ETA AISIALDIA

Asialdia hobetu da, eta turismoa ere hobetu da, bigarren mundu gerraren ostean, diru sarrerak handitu direlako herrialde-garatuetan eta buztanleriak ordaindutako oporrak dituelako. Hiru turismo mota daude:

  • Kostaldeko turismoa: eguzkia, hondartza eta temperatura ona bilatzen dute, eta familiarako eta zaharrentzat izan ohi da.
  • Barrualdeko turismoa: nekazal edo mendirako turismoari deritzo, edota hiriko turismoa. Eta abentura jarduerak edo jarduera kulturalak eskaintzen ditu.
  • Osasunerako turismoa.
  • Negozioetarako turismoa
  •  Turismo erlijiosoa.

Turismoaren helburuak hauek dira:

  • Populazioaren hazkundea egotea.
  • Lanpostuak eta azpiegiturak sortzea.
  • Sarreraren hazkundea egotea.
  • Bertako biztanleen gaitzespena jasotzea turistek.

Deja un comentario